Estellerriko euskararen hiztegiak gaur egungo ikasleei nahiz irakurleei eskura jartzen dizkie gure eskualdean gorde diren bertako euskararen lekukotasunak.
Bi norabidetako hiztegia da, Estellerriko euskaratik estandarrera doana eta euskara estandarretik Estellerrikora, erabiltzaileak behar dituen kontsultak erosotasunez egin ditzan.
Honela, beraz, Estellerriko euskaltzaleok aspaldi beteta ikusi nahi genuen helburua gauzaturik ikusten dugu orain.
Edizioaren ezaugarriak eta prezioa:
ISBN: 978-84-127087-1-4
ORRIAK: 384
FORMATUA: 17×24
PREZIOA: 25€
HIZTEGIA Altaffaylla Fundazioak argitaratu du, egilea Aitor Arana eta laguntzailea Koldo Kolomo.
Aurkezpena: azaroak 23, osteguna, Frai Diego Lizarrako kultur etxean.