Datorren azaroaren 28an, asteartea, 19:00etan Emeen kemen narrazio musikatua Bota Peñan.
Emeen kemen: Azken urteetan nigana nolabait iritsi diren istorio sortak osatzen du saio hau. Batzuk irakurri ditut, beste batzuk bilatu egin ditut, aurkitu ere egin naute, kontatu dizkidate, imajinatu egin ditut…
Istorio hauek konektatu egiten dira, naiz eta oso desberdinak eta munduko leku desberdinetakoak izan. Beraien lotura, protagonista diren emakumeen bizitzeko, sentitzeko eta aurrera egiteko nahian datza, barrutik sortzen zaien indarra, beharra, desioa eta nahiak antzerakoak baitira.
Igor Sala musikari arrasatearrak jarriko ditu dantzan istorio hauek, bere atzamar arinek ukitzen duten akordeoiaz baliatuz.
Antolatzailea: Garean elkartea. Laguntzaileak: Bota Peña, Lizarrako udala, Nafarroako Gobernua