Estellerrian ardatz senarekin jaiotako euskararen kate-begi berria

Udalei, elkarteei zein herritarrei, aholkularitza eta laguntza emateko etorri da TEDERen euskara zerbitzu berria. Hona hemen bere aurkezpena.

Euskara nonahi aurki dezakegu Estellerriko izendegian (onomastikan eta toponimian) eta horrek balio erraldoiak ematen dizkio gure hizkuntzari: historia, egote, iraupen eta nortasunaren balioak, hain zuzen ere.

  • Historia, iragana eta oraina dira, urte luzez, belaunaldiz-belaunaldi, eraikitako bidea;
  • Egoteak, errealitate bat islatzen du, mendeen joanak errotutako hizkuntza bat;
  • Iraupenak, aurrera jarraitzeko indarra eta determinazioa azaltzen ditu;
  • Eta nortasuna, aurreko guztiaren ondorio zuzena da, gure izateko era, gure herrietako bizimodua, gure ezaugarririk kuttunena.

«Euskarak zentzu guztietan aberasten gaitu» leloa gure egin dugu TEDERen, aipatu ezaugarri guztiengatik eta eskualdearen garapen integralean gure hizkuntzak izan dezakeen garrantziarekin sinisten dugulako. Aberatsa izatea, nortasun eta kultura propio sendoa izatea ere badelako.

Sorginkeriarik gabe, lanarekin baizik, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, aukerak zabaldu nahi dizkiogu euskarari, Bargotan dela, Andosillan dela, Deikaztelun dela edo eskualdeko edozein herritan dela. Euskararen normalizazioa eta ofizialtasun osoa lortzeko helburuarekin, aurrera egiten jarraitzeko dauden aukera guztiak uztartu eta eragileen eskuetan jarri nahi ditugu.

Euskarabidearen dirulaguntzak lortzeko, euskarazko programazioak eta kanpainak egiteko eta zabaltzeko, edota paisaia linguistikoa hobetzeko, udalei, elkarteei zein herritarrei, aholkularitza eta laguntza emateko etorri da TEDERen euskara zerbitzu berria, jada burutzen duten lan itzelari kohesioa eta koordinazioa ematen saiatzeko.

Eta ez dago eskualdea hobekien ezagutzen duen erakunderik, TEDER baizik. Estellerriko landa garapen integralerako 25 urte baino gehiago lanean daraman elkartea, eskualdean dauden eragile guztien erreferentzia bilakatu nahi da, horiekin batera, indarrak batu eta euskararen eragin esparrua zabaltzen laguntzeko, herrien eta herritarren aberastasuna, zentzu guztietan, handituz.

MADDI zuzenean

«Estellerrian, euskara gara» leloarekin, TEDEReko euskara zerbitzuak, gure hizkuntzak eskualdean duen presentzia zabaldu nahi du. Dinamika horren barruan, MADDIren hiru kontzertu antolatu ditu Estellerriko bazter desberdinetan.
Emanaldiak doakoak izango dira.

  • Irurre abenduaren 26an 18:00etan, Perokieta elkartean.
  • Cabredo abenduaren 27an 19:00etan, elkartean
  • Eulate abenduaren 28an 18:00etan, ludotekan

Gure hizkuntza zaintzen eta sustatzen dugu, komunikatzeko, kohesionatzeko eta eboluzionatzen jarraitzeko, Tederren sustapen bideo berria sare sozialetan.

Estellerriko Tokiko Ekintza Taldeak-TEDERek koordinatuta, Peñaguda, La Bota peña, La Bota elkartea, Basaula, Kasino Berria, Belmecher, San Andrés peña, Kotarro, Gure Hizkuntza eta Gure Geroako ordezkariek (bi bakoitzeko), 1.260 partida jokatu eta 12.600 galdera erantzun zituzten 63 egun horietan.

Irailaren 16an lanean hasi zen TEDEReko euskara zerbitzu berriaren lehen ekimena izan zen eta proba pilotu bezala aurkeztu zuen elkarteak: «Helburua, eskualde osoko elkarteen arteko txapelketa bat antolatzea da baina Lizarrako elkarteekin proba egingo dugu lehenik».

Ekimen hau ez dago isolaturik, helburu orokorrago baten parte besterik ez da: «Euskara gure bizitzako esparru guztietan dago, lantokietan, etxeetan, eskoletan, kirol klubetan… eta, jakina, elkarteetan ere. Eskualde osoan horretaz jabetzea izango da zerbitzuaren zereginetako bat, edozein lekutan euskaraz aritzeko aukera dagoela ohartzea».

Honen adibide argia izan da burutu joko hau. Izan ere, demostratu da Lizarrako elkarte gastronomiko eta peña guztietan euskara presente dagoela eta hori ez da kontu makala.

Jokoa, La Bota peñak irabazi zuen, Joseba eta Maider ordezkari zutelarik. 30 lagunentzako kalbotada bat egiteko tokiko produktuak (sakramentu guztiekin, noski) eta peñarako mantalak eta materiala desberdinak irabazi zituzten.

Asteko parte hartzaile onenek ere saritxoak jaso zituzten, Estellerriko negozio desberdinen eskuzabaltasunari esker. Lezaun upeltegia, Bombones Torres, Barón de Ley upeltegia, Angela gozotegia, Dragon Comics, Remiro gaztandegia, Lodosilla kontserbak eta Ino liburu-denda izan dira lehenengo lehiaketa honen babesleak.

Estellerriko produktuen dastaleku diren elkarte gastronomiko eta peñen arteko lehiaketak jarraipena izango du, hurrengoan, eskualde guztiari irekia. Euskaraz jokatzeko prest

Aurreko artikuluaOlentzero eta Mari Domingi Lizarran
Hurrengo artikuluaEuskararen memoria guneak: «Gure Hizkuntza»