Lizarrako Olentzero Elkarteak Lizarraldeko familia eta neska-mutil guztiak gonbidatzen ditu beste urte batez, Olentzero eta Mari Domingi maiteak agurtzeko abenduaren 20 eta 24an. Oso egun bereziak hurbiltzen ari dira guztiontzat!
Sekretu bat kontatu nahi dizuegu: Mari Domingi eta Olentzero badabiltza jada Lizarrara bidean, inoiz baino ilusio handiagoz. Basoko baserrian, mendien isiltasunean eta izar diztiratsuen azpian, Olentzero eta Mari Domingi, zuen eskutitzak jasotzeko irrikaz, oso lanpetuta ibili dira animaliak eta natura zaintzen, eta negu gogorrerako egurra biltzen. Baina laster iritsiko da eguna. Bitartean, oso adi egoteko eskatzen dizuete, magia dagoeneko esnatzen hasi baita Lizarrako txoko guztietan.
Larunbata abenduak 20:
Abentura goiz hasiko da. 9:30ean Irantzun bilduko gara elkarrekin Larraitzako aterpera igotzeko, non Olentzero eta Mari Domingik zuen eskutitzak jasoko dituzten.
Irten aurretik gomendatzen da www.estellamendizale.com webgunean iragarpenak begiratzea, eguraldiak aldaketaren bat egitera behartuko balu.
Xehetasun magiko bat: eraman etxetik zuen edalontzia, izan ere, txokolatea askoz goxoagoa da ingurunea zainduz partekatzen dugunean.
Asteazkena abenduak 24 – Goiza:
Egun handia musikaz eta alaitasunez hasiko da. 12:00etan hamaiketakoa Los Llanos Kulturaguneko atzeko patioan, musikarekin, bertsoekin (Lizarrako Bertsozale elkartearen parte hartzearekin) eta Kulkiren eskutik txikientzako jarduera dibertigarri askorekin.
Gonbidatu familia eta lagunak, etor zaitez baserritarrez jantzita eta ez ahaztu zure edalontzia txokolate berorako.
Hamaiketako hau Gure Hizkuntza, Peñaguda, Gure Geroa, Basaula eta La Bota elkarteek antolatzen dute, eta giro alaiaz beteko dute gunea.
Euria egingo balu, ez kezkatu, Remontivaleko patioan ospatuko litzateke.
Asteazkena abenduak 24 – Arratsaldea:
Kalejira Mari Domingi eta Olentzerorekin. Musikaz, emozioz eta ilusioz beteriko arratsaldea:
- 17:30 Lizarra Ikastolako jolastokian bilduko gara kalejiraren hasiera prestatzeko.
- 17:50 Kalejira abiatuko da.
- Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren harrera Santiago plazan.
- 19:00 Agurra Olentzero eta Mari Domingiri San Martin plazan.
- 19:15 Bukatzeko, poteoa musikarekin San Martin plazan San Andres Peñaren laguntzarekin, egunari itxiera emateko.
Lizarrako Olentzero Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie urte oro bezalaxe laguntzen duten pertsona eta parte hartzen duten familiei, Olentzero eta Mari Domingik berriro ere Lizarrako kaleak alaitu ditzaten.




