Errigora saskiak iritsi dira Lizarrara: 94 saski osotara

Lehen Errigora saskia
Saskiak deskargatu eta etxera! Amaia lehen saskia eramaten.

Aurtengo Errigora kanpaina erabat arrakastatsua izan da, 12.000 saskiren bitartez 600.000 euroko salerosketa egin da euskal munduaren eta Erriberako laborarien artean. Diru horretatik, dakizuen bezala, laurdena Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari bideratzen zaio, hau da, 151.000 euro inguru. Arnasaldi bikaina benetan.

Gurean 94 saski saldu dira, 54 Lizarran, 19 Izarbeibarren eta 21 Lodosan. Saskiak atzo bertan, azaroak 23 igandea, deskargatu zituzten auzolanean zazpi lagunek Lizarrako euskaltegian, eta datozen egunotan beste eskualdeetara zabalduko dira.


Errigora saskiak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena