Berlingo harresia nola, Vascuencearen Legea hala. Euskaraz ikasi nahi dugulako abenduak 14 Tafallara

Orain 25 urte Berlingo harresia eraitsi zutela eta orain 28 urte Euskararen Legea onartu zela Nafarroan. Berlingo harresia nola, Vascuencearen Legea hala. Nafar guztiok betebehar berak ditugun bezala eskubide berberak aldarrikatzen ditugu. Nafarroa osoan euskaraz ikasi nahi dugulako, abenduaren 14an Tafallan hitzordua dugu:


Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenetik deialdia luzatu nahi dizuegu, datorren abenduaren 14an, igandean, Tafallan gurekin elkartzeko. Goizeko 11etatik aurrera: euskaraz ikasi nahi duten herrien batzarra, puzgarriak, dantzak, jolasak, musika, … Eta eguerdiko 13:00etan: manifestazio-kalejira…

Vascuencearen Legea adostu zuten 28. urteurrenaren bezperan, zonifikazioaren harresiak desagertzeko garaia dela azpimarratu nahi dugu, eta gure herrietan euskaraz ikasi nahi dugula aldarrikatu. Modu berean, datorren abenduaren 2an egingo dugun prentsaurrekoaren inguruko informazio gehiago laster helaraziko dizuegula jakinarazi nahi genizuen.

Abenduak 14 denok Tafallara

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena