Errigora kutxak Lizarrako euskaltegian jada. Hartzeko ordutegiak

Azaroan zehar denboraldi honetako Errigora kutxak eskatu ditugu milaka lagunek eta, azkenik, Lizarran ditugu jada. Lizarrako euskaltegia dugu banaketa-gunea eta egutegi bat ezarri dute eskatutako kutxak hartzera joateko.  Garrantzitsua da ordutegia errespetatzea klaseen ohiko jardunari trabarik ez egiteko. Aste honetan:

  • Gaur, astelehena, 16:00etatik 18:00etara
  • Bihar, asteartea, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Etzi, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Foru zubitik bueltan aukera gehiago izanen dituzue:

  • Abenduaren 10ean 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Abenduaren 11n 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena