Karlismoaren Museoa: bisita gidatua eta ‘Kausaren ahotsak’ erakusketa berria

torn posters

Karlismoaren Museoak aldi batearko erakusketa berria antolatu du: “Kausaren ahotsak: karlismoaren propaganda eta hedapena”, Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta komisarioaren ardurapean. Erakusketa bisitagarri dago jada eta zabalik egonen da 2021eko apirilaren 11ra arte.

Gainera, datorren astelehenean, abenduak 7 (festa eguna), 12:30ean bisita gidatua euskaraz izanen da erakusketa iraunkorrean. Aukera aparta beraz, erakusketa iraunkorra gidaripean bisitatu eta berria ezagutu!

Erakusketa berrian karlismoaren propaganda eta hura zabaltzeko bideak aztertzen dira. Honela, museoaren patioan prentsa-kiosko bat paratu da, egunkari eta aldizkari karlistak erakusgai dituena. Esparruak musika bidez girotu dira, karlismoaren musika-errepertorioko audioekin.

Erakusketa lau esparrutan antolatuta dago:

  1. Lehenbiziko esparruan, propaganda kontzeptuaren jatorria eta esanahia azaltzen dira, eta zer-nolako bilakaera historikoa izan duen XVII. mendeaz geroztik, batez ere azken karlistaldia (1872-1876) bukatuz geroztik.
  2. Bigarren esparruan, kale bat birsortu da Diego Escribano Lizarrako artistak (Ottstuff) eginiko horma-irudiekin. Lizarrako Udalak lagatako hiri-altzariak ere paratu dira, karlismoak kalea nola erabili duen sakon lantzeko; izan ere, kalea, ibilaldi, manifestazio, prozesio eta erromesaldi anitzen agertokia izateaz gain, karlismoaren propaganda-ekoizpen joria kokatzeko gunea ere izan da: banderak, pankartak, abesti eta kontsignak, hitzaldiak, kartelak edo paskinak.
  3. Hirugarren esparruan zirkulu karlista bat birsortu da, eta espazio horien zeregina aztertu: topaleku eta prestakuntza-leku izan dira, politikarako eta aisialdirako biltoki, harremanetarako leku, iragana gogoratzeko eta ospatzeko gune. Azken batean, haiek izan dira, komisarioak azpimarratzen duenez, “oroimen karlistaren eta haren zabalkundearen gune nagusiak, aldaketen jasotzaile pribilegiatuak”.
  4. Laugarren esparruan etxe karlista bat birsortu da, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikotik ekarritako altzariekin. Etxeak zeregin handia bete zuen heziketa informalean eta balioen transmisioan, esparru hartan karlismoaren kausaren aldeko sinbolo bereizgarrien bidez sendotu baitzen oroitzapenen, kontakizunen eta bizipenen nahastura.

Esparru horiez gain,

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena