Elkartasun ekimenak zabaltzen ari dira: #ZentsuraPutzura

Elkartasun olatua handitzen ari da Oteitzako Bizi Dantza emanaldiarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin eta haien lanarekin. Albiste honetan dituzue orain arte nabarmendu diren hainbat elkartasun ekimen, kronologikoki alderantzizko hurrenkeran:

Honela, ostiral honetan sare sozialetan barreiatu zen modu espontaneoan guraso talde baten ekimena, honela zioen: “Gure txikiei, Lizarra irriz eta kolorez betetzea ukatu dietelako… Sudur gorria jantzi, hartu zure askaria eta agertu ostiral honetan, urtarrilak 31 arratsaldeko 17:15etan koroatze plazan”. Irrien Lagunen Familiak sinatua.

Une eta giro ederra izan zen, heldu zein haur sudurgorriz bete zen Koroatze plaza, hemen ahotsa.info-n askaria bideoan jasota:

Aurreko egunean, ostegunean, elkartasuna adierazteko eta zentsura salatzeko opari ederra egin zuten Regueifesta da Galizako lagunek, regueifa-k, bihotzetik bidalitako cantiga improvisada. Honela azaltzen zuten bideoan bertan: “Contra a censura! Desde a Regueifesta, projeto escolar para impulsar a Regueifa, -a improvisação oral em verso-, enviamos este vídeo de apoio e abraços para Porrotx, Pirritx, Marimo e gente de Irrien Lagunak.

Eta ezin aipatu gabe utzi urtarrilaren 24an Maddalen Arzallus bertsolariak egindako oparia: ‘Maite Zaitut’ kantuaren melodian, ondu zuen abestiaren bertsioa. ‘Kantualidadea’ atalaren tartean, ostiralez, Gaztea Dida irratsaioan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena