Jakina denez otsailaren 5ean, asteazkenean, Lizarran egitekoa zen Bizi Dantza ikuskizuna Oteitzako Iturtxipia kiroldegira mugitu behar izan dute antolatzaileek. Hasieran iragarritako sarrera salmenta puntuei Oteitzako Iturtxipia kiroldegiko taberna eta online aukera batu zaizkio. Honela, ostiral arratsaldean 300 bat sarrera salduta zeuden jada. Sarreraren prezioa 8 euro dira (Gareankideek beherapena dute) eta salmenta puntuen zerrenda eta ezaugarriak honakoa:
- Online erosteko aukera Kutxabank-en: https://tickets.kutxabank.es/#/eu/detalle/BIZIDANTZA19@Janto_KB/OTEIZA
- Oteitzan Iturtxipia kiroldegiko tabernan (astelehena itxita; une honetan agortuta).
- Lizarran Ino, Clarin eta Irrintzi liburudendetan; Lizarra Ikastolako harreran eta beste hainbat ikastetxetan Gareankideen bidez.
Salmenta puntu gehienak astearte arratsaldean itxiko dira; Lizarra Ikastola eta online salmenta, asteazken eguerdira arte mantenduko. Emanaldiaren aurretik, egunean bertan, takillan izanen dira azken sarrerak: 17:00etatik aurrera Iturtxipia kiroldegiko takillan.