Egitarauak: larunbatean Garesen euskal jaia eta igandean Faltzesen “Euskara Herria Josten” jaia

GaresFaltzes

Asteburu honetan bi hitzordu garrantzitsu ditugu. Batetik Garesen larunbatean izanen den euskal jaia eta bestetik Faltzesen izanen den “Euskara herria josten” jaia. Ondoko lerrootan duzue bi jaien egitarau betea.

Hemen Garesko egitaraua:
egitaraua

Eta hemen euskal jaiaren bideo-aurkezpena:

Faltzesen aldiz, igandean, “Euskara herria josten” jaia, euskaraz ikasteko eskubidearen alde. Egitaraua Ahotsa.info-tik hartuta:

Foru Plazan: 10etan, Hamaiketakoa eta dianak gaitariekin herrian barna; 11etan, Makaia Dantza Taldearen emanaldia; 12etan, Faltzeseko Musika Bandaren irteera “El Piloneraino”. . 12:30etan, “Neskak gara eta zer?” zirko ikuskizuna. . 13:30etan, Eskertza Ekitaldia: Euskara Herria Josten ari gara!; 16etan, Dantzaldia: Faltzeseko talde bat+ Marianitoz Blai+ Trikidantz . 20etan, garbiketa auzolana.

Herri Bazkaria: 14:30ean, Faltzeseko Pilotalekuan. Bonoak 10 euro.

Gizarte Etxeko patioan:10:30etatik 18:00etara, Hamarratz Txokoa, Puzgarriak eta Mural herrikoia; 11:00etatik 13:00etara, Euskaraz Mintza (haurrentzako jolasak); 11:00etatik 14:00etara, Tailerrak; 16:30ean, Ginkana: “Faltzes ezagutu dezagun”; 18:00etan, zonaldearen itxiera eta garbiketa auzolana.

Maya Plazatxoa: 10:30etatik 14:30etara, Kaiku txokoa: tailerrak; 10:30etatik 14:30etara, herriko astoekin paseoan; 10:30etatik 11:30etara, Txalaparta tailerra; 11:30etan, Zigor Magoa; 12etan, EDO: Kantu eta Jolasak.

Karrikadantza eta kale animazioa: 10:30etatik 14:30etara Eskulangileen Azoka herriko kaleetan; Visonaren Zentroa irekita egongo da (erakusketa, bideo emanaldia, bisita gidatuak … ); 11:30etan, Txalaparta ibiltaria Maya Plazatxotik; 11:30etan, Faltzeseko erraldoien irteera Foruen Plazatik; 11:30etan, Orreaga Fundazioko KANTUZ herrian barna; 12:00etan Faltzeseko Musika Bandaren irteera “El Piloneraino”. Ondoren, Gurpiletako Zezentxoen bilkura eta kalejira: Dantzariak (Faltzes eta Uharte), Iruñerriko zanpantzarrak, trikitilariak, …

Faltzes

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena