Dinoterma: mintzakide-plana iganderako (martxoak 1)

Mintza-plana

Korrika Kulturalaren baitan ekitaldi ugari ditugu agendan, gaurkoan baina Mintzakiden buru belarri antolatzen gabiltzan jarduera baten berri emanen dizuegu: Dinotermak. Martxoaren 1ean, igande honetan, Errioxa aldera joanen gara, igande goiz-eguerdi pasa, eta Encison paseoa, Arnedillon termak eta bazkaria, eta bazkalosteko itzuleran Memoriaren parkea Sartagudan. Animatu, 9:00ak aldera abiatuko gara!

Gomendio bat: termetan bainatzeko asmoa baduzu, bainu-bata eraman. Bestetik, ohar bat, mintza-planaren asmo nagusia euskaraz mintzatzeko aukerak zabaltzea da. Hortaz, parte hartzeko euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna eskatzen da.


KORRIKA KULTURALAren baitan:
Dinoterma

Aurreko artikuluaKorrika Martxaren egitaraua: Artazutik Ziraukira otsailaren 28an
Hurrengo artikuluaBertso-jazz bazkaria Garesen, bideo-pasarte laburra