Datorrena: Jolasak Karrikarat, bisita gidatua San Pedro Ruakora eta Olatz Salvador

Udan Blaik seigarren astea bete du kalitatezko eskaintza ekartzen, euskaraz, eskualdeko herrietara eta Lizarrara. Eta zazpigarren astea ez da ba salbuespena izanen, bi proposamen ekartzen ditu, biak hala biak larunbatean, 22an:

JOLASAK KARRIKARAT! Jolastu, ongi pasatu eta euskaraz mintzatu! Larunbatean Jaitzen eguerdiko 12:00etan, 6 urtetik aurrera. Izen ematea doan, baina lehenbailehen egin behar: 622154523 edo euskara.irantzu@gmail.com

BISITA GIDATUA San Pedro Ruakoa eliza eta klaustrora Lizarran, larunbatean 17:30ean hasita. Ezagutu inoiz ez bezala! 3.5 euro (egunean bertan ordaintzekoa) baina aldez aurretik online izena eman behar da.

Ez ahaztu, halaber, datorren asteko asteazkenean, 26an OLATZ SALVADORREN KONTZERTUA, ‘Zintzilik’, Lizarrako Los Llanosen 21:00etan. Sarrerak bi euroan hemen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena