115 ikusle hiru ipuin saioetan: Bata familiarra, bestea beldurrezkoa eta azkena musikatua

Ekaitzak eta euria sahiestuz, joan den asteko programazioa bete ahal izan zuen Udan Blaik, ederki bete ere. Osotara hiru ipuin saio, zein baino zein bereziagoa 115 ikusleren gozamenerako.

Ostegunean Lizarran Apaxi ipuin-kontalari eta showman apartak bi ipuin saio eskaini zituen: lehena txiki eta familiendako, umorez betea eta parte hartzailea, eta bigarrena, 22:00etan, ilunpetan, beldurrezko ipuinak gaztetxoendako… eta ez hain gaztetxoendako!

Larunbatean, aldiz, ‘Ameli’ ipuin kontaketa musikatua eskaini zuen Muetzen, Amaiaren ipuinak, abestiak eta soinu-festa bikain uztartu zen Iratiren kitarrarekin eta bertaratu ziren familiek ederki gozatu zuten ibarreko kiroldegiko pilotalekuan.

Ostegunean Lizarran Apaxi, familiendako ipuin kontaketa Ostegunean Lizarran Apaxi, beldurrezko ipuinak gaztetxoekin Larunbatean Muetzen Ameli, familiendako ipuin kontaketa musikatua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena