Datorren igandeko Mendaurrerako euskarazko mendi irteera

Mendaur

Gogoratuko duzuenez, datorren igandean Mendaurrera euskarazko mendi irteera eginen du Lizarrako Mendizale Elkarteak Korrika Kulturalaren baitan. Bisita Amaia Okarizek gidatua izanen da, 30 urtetakoa, Lizarrakoa da baina ama zubietarra du eta kontatzen duenez ibilbide hau, Mendaur, Bidasoa ubidearen mendi nagusia dugu. Paisaia zoragarria eta ikuspegi ederrak. Egun oskarbietan itsasoa, Pirineoak, Baztan, Malerreka, Aralar, San Donato, ea. Ikus daitezke.

Oinarrizko informazioa

Irteera: Lizarrako autobus geltokitik goizeko 7:00etan (Garesen geldialdia baldin eta bertan izena ematen bada).
Txangoa: Arantza – Mendaur (1136m)- Zubieta. 5 ordu eta 15 bat kilometro; zailtasuna, normala.
Bestelakoak: Botak, edateko ura (ez dago iturririk). Kontutan izan elurra egon ahal dela. Eguraldiaren aurrerapenak ez dira oso onak, elurra ematen dute. Horrela bada buelta bat emango dugu Lizarra ingurutik. Informazio gehiago Elkartean izena ematean.
Izena Emateko: Lizarrako mendizale Elkartean, San Veremundo 3 kalea. Ostirala osteguna arratsaldeko zortzietatik hamarretara. Edo ordu horretan 948 552 235 telefonora deituz.

Informazio gehiago eta eguneratuta Lizarrako Mendizale Elkarteko webgunean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena