Agenda: zuzenketa bi eta “Emakume baserritarren begiradak”

Emakume baserritarren begiradak
Astelehenean bidalitako agendan larunbata honetan izanen den Lizarran Kantuz-en ordutegia ez zen zuzena. 19:00etan beharrean, Lizarran Kantuz 19:30ean abiatuko da Baxe Nafarroa Kaletik. Bestetik, datorren astean, ostegunean izanen den Irakurle Klubaren saiora ezin izanen duela Pello Lizarralde Orbanak liburuaren egileak etorri, hartara ohiko saioa eginen da.

Agendaren zuzenketak eta eguneraketak alde batera utzita beste jarduera baten berri jaso dugu. EHNE nekazaritzako sindikatuak (Lizarrako Emakumeen Batzordeak eta bertako Udaleko Berdintasun sailak eskatuta) “Emakume Baserritarren Begiradak” argazki erakusketa aurkeztu du Lizarrako Kultur Etxean. Ekimen honen helburuak ditugu emakume baserritarrak ikustarazi, landa gunetan dagoen zerbitzu eskasia salatzea eta aurreko emakumeen belaunaldiak omentzea. Horrela, erakusketa Nafarroako 20 herri edo zonaldetan izan da eta Lizarrako Kultur Etxean ostiral honetan mustu edo inauguratu ondoren ikusgai izanen da martxoaren 3 arte, igandea.

Erakusketak 60 irudi hartzen ditu, 22 emakume inguru agertzen direlarik lanean, horien artean gure eskualdeko Ziraukiko Rosario Valencia, Arbeizako Miren Lizasoain, Arroitzeko Maria Jesus Urbe, Vidaurreko Lucia Gainza eta Zurukuaingo Mari Puy Lasheras. Honekin EHNEk eskubide eta prestazio gehiago eskatzen ditu herriko familien bizitza hobetzeko eta bereziki emakumeena. Ohar moduan, irudi eta argazki hauek laguntzen dituzten testuetan euskarari lehentasuna eman zaie, zorionak; ez aldiz bestelako bi ploter orokorretan.

Erakusketa:

Zabalik: otsailaren 15etik martxoaren 3ra arte.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18.30-20.30; larunbatetan: 12.00-14.00 eta 18.30-20.30; igandeetan: 12.00-14.00.

EHNE-k ekintza pare bat proposatzen ditu ere, eta aipatu digute jarduerak “elebidun egiten saiatuko” direla. Ostiral honetan, otsailak 22, arratsaldeko 19.00etan ezti eta gazta dastaketa eginen da Lizarrako Kultur Etxean. Miren Lizasoain erlezaina eta Idoia Ruiz de Vicuña artzainak azalduko dute bi jaki hauen sekretua eta dastatzera emanen diete agertuko diren pertsonei. Ondoren, martxoaren 1ean, ostiralarekin, 19.00etan ere, Elikadura burujabetzari buruzko emanaldia eta mahai-ingurua eginen da kultur etxean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena