Bota eguneko kontzertuak aldatu dira: EH Sukarra eta The Whaler

Urriaren 21ean II. Bota Eguna izanen da, eta ekitaldiz beteriko egunaren ondoren, kontzertuak izanen dira. Tamalez, Lin Ton Taun eta Rodeok ezingo dute data horretan jo, aurrerago etorriko dira, eta zorionez EH Sukarra mitikoak eta The Whalerrek joko dute, Oteitzako banda berria.

Jada sarrera hartua baldin bazenuen, kontzertu berrirako balio du. Hau da, LTT sarrerarekin EH Sukarra/The Whalerrera sar zaitezke. Dirua itzultzea nahiko bazenu, urriaren 20ra arte erosi zenuen lekuan itzuli dezakezu edo, bestela, urriaren 21ean bertan txarteldegian.

Aurreko artikuluaWillis Drummond eta Feline ezagutu nahi? Bi bideo erreportaje
Hurrengo artikuluaMintzapoza praktikatu! eman izena Mintzakiden