Larunbateko kontzertuetako musika taldeak ezagutu nahi? Hemen bi bideo-erreportaje, lehena Feline talde gernikarrari eta bigarrena Willis Drummondi. Gogoratu, larunbatean, urriak 7, 22:00etan ate irekiera eta 22:30ean kontzertua. Peña La Bota Lizarra. Sarrerak: online eta Bar Berri, Ametsa Taberna, Iosebe Ilepaindegia, Ino Liburudenda.
FELINE taldeak “Jan Zu” bere estudioko bigarren lana aurkezten du, Siver Recording Studion Martín Guevarak (Capsula) grabatua. Punk, dark pop eta glam rock estiloko talde gazte honek baxu-lerro sendoekin, bateria-erredoble indartsuekin, gitarra bibragarriekin eta teklatu sintetikoekin margotzen ditu bere abestiak, eta horiek elkarrizketa etengabea eta ausarta eraikitzen dute, sintonia ezin hobean osatzen diren ahots-melodiekin eta koruekin.
WILLIS DRUMMOND taldeak “Hala ere” bere zazpigarren estudioko diskoa aurkezten du. Diskoa Johannes Buffek (Thurston Moore Group – Blick Bassy – The Drones – François & The Atlas Mountains – Dalek – Joseba Irazoki…) grabatu eta ekoiztu du willis drummond-ekin batera Shorebreaker estudioan, Tarnosen, 2022ko udaberrian.




