Urri amaieratik asteburuetan zabalik dago Lizarra hiriko Interpretazio Zentroa, udaletxe zaharrean (San Cristobaldarren jaurregian, bigarren eta hirugarren solairuetan) eta Mintzakidek bisita gidatua antolatu du otsailaren 5erako.
Bisita doakoa da, baina edukiera mugatua dela-eta izen ematea beharrezkoa da. Horretarako Mintzakideren helbide elektronikoa edo telefonoaren bitartez egin dezakezu.