“Zorionak Marimotots” emanaldiaren bi saioak bete egin dira

Gurasoak gure pailazo maitagarrien egarri dira, eta hala erakutsi zuten larunbatean. Larunbata iristearekin batera salgai jarri ziren bi emanaldien sarrerak, osotara 400, eta eguerdia ere ez zela agortuak ziren jada. Galdetu izan digute ea txarteldegian sarrerak egonen ote diren eta ez, sarrera guztiak agortu ziren larunbatean.

Besterik gabe, gogoratu ohiko osasun-neurriak: maskara uneoro jantzita (ezin da aretoan jan edo edan), distantziei eutsi, sintomarik bada ez joan emanaldira…

Aurreko artikuluaIkusgai Hamaika TBren Nafar Away saioa Lizarran eta Arroitzen
Hurrengo artikuluaBisita gidatua: Lizarra Hiriko Interpretazio Zentroa