Ostiralean bisita gidatua Karlismoaren museoan

Karlismoaren museoak ordubeteko bisita gidatuak antolatu ohi ditu haren erakusketa iraunkorrera, tarteka euskaraz ere eginez. Hain zuzen ere, abenduaren 3an, Euskaran Nazioarteko Egunean, euskararen euskarazko bisita izanen dugu eguerdiko 12:30ean. Gehienez ere 12 lagunentzako tokia dago eta maskara beharrezkoa izanen da. Aldez aurretik erreserbatzeko, museoan bertan edo honako telefonoan: 948 55 21 11

Bestalde, behin museoan egonik, zergatik ez bisitatu aldi baterako erakusketa ere? Une honetan honakoa da: Argia ilunantzean. Osasuna eta humanitarismoa gatazka belikoetan. XIX eta XX. mendeak. Erakusketa 2022ko maiatzaren 8ra arte bisitatu ahal izanen da, Orokietako guduaren ehun eta berrogeita hamar urteurrena ospatzeko. Borroka horretan Gurutze Gorriak esku hartu zuen lehen aldiz Espainiako gerra batean.

Aurreko artikuluaAbenduaren 4an, Lizarran Kantuz eguerdian Koroatze plazatik
Hurrengo artikuluaAsteartetik hasita, ipuinak barra-barra: Txokolipuinak, Liburutegi ibiltaria eta “Printzesa edo igela, nire aukera!”