(Valdimusic, 2014an bideoklip dibertigarria egin zuten Garesko Jaiei ongi etorri alaia emanez)
Aurtengo Txori saria Garesko euskarazko produkzioari eskainita dago. Sormena eta gozamena bitartekari eraginkorrak ditugu euskaraz bizitzeko. Omenduak, osotara, Garesko 4 talde dira, estudio lanak gure hizkuntzan egin dituztenei emanen zaie:: Kentzak hortik, Non nahi, Akort eta Alberto Artetari.
Musika arloan Alberto Artetaz hitz egitea hitz handiez hitz egitea da. Artetak bere bigarren estudioko lana kaleratu berri du. Bere konposizioek, euskal sustrai eta izenak dituzte. Jarraian “zuri beltz”
Rock gogorra, kalitatekoa, euskaraz eta femeninoan egiten du Garesko Akort rock taldeak. Apostu argi eta zuzena. Puntako musika. Kanta honetan Gorka Urbizuk ere jartzen du bere ahotsa. AMU APURTUAK Akort Taldea
Non Nahi Garesko rock esperimental taldea dugu. Bere bigarren diskoa “Hemen gaude” kalean dago. Taldeak lortu zuen Yosik (Los Suaves), abeslari galiziarra, lehenbiziko aldiz euskaraz kantatzea. Hona hemen Yosik parte hartu zuen kantaren bideokliparen lotura. Gozatu!



