[BIDEOKLIPA] Kepa Junkera eta Sorginak, larunbatean Lizarran

Datorren larunbatean Kepa Junkera eta Sorginak izanen ditugu Lizarran, eta horren bideoklip ikusgarria duzue post honetan. Gogoratu, 21:30ean Llanos Kulturgunean, txartela 16 euro aldez aurretik edo 18 euro egunean bertan erosita. Baina ez da urtarrilaren 16ko larunbataren ekitaldi bakarra izanen, 19:30ean Lizarran Kantuz abiatuko baita Baxe Nafarroa kaletik. Bi ordutegiak bateragarriak beraz!

Aurreko artikulua“Bertsoen epailetzari buruz”, gaur 19:30ean Lizarrako euskaltegian
Hurrengo artikuluaKulkiren 2016ko kirol eta kultur eskaintza