[Bideo-erreportajeak] Besarkatu ekimena Tafallan

Ahotsa.info-k eta Ahora Zona Mendiak bideo erreportaje laburrak egin dituzte larunbatean. Jakina denez, Sortzen elkarteak antolatuta, besarkada erraldoia eman zitzaien aurten D eredua abiatuko duten familiei eta iaz abiatu zutenei. Besarkada eskertzeko, zoriontzeko, eta babesteko.

Ikusita Nafarroako alderdi nagusiak atzoko Batzar Nagusian onartutako txostena eta egin zituzten adierazpenak, besarkada honek babesa adierazi nahi zuen ere:

«UPN está en desacuerdo con la imposición del modelo D en la zona no vascófona, por lo que, cuando volvamos a tener responsabilidades de gobierno, revertiremos esta situación»

«UPN asume y respeta la cultura e identidad vasca de muchos navarros y las aprecia como algo propio»

Delako “Eremu ez euskalduneko” euskaraz ikasteko eskubidea kendu… Horrek zer esan nahi du, herri bat Eremu Mistoan sartzen bada eskubidea izaten jarraituko duela? Eskubidea kendu bai, baina abiatutako D ereduak itxiko dituela?

Aurreko artikuluaBihar, larunbata, Euskararen Eguna Ziraukin eta D ereduari besarkada Tafallan
Hurrengo artikulua[SPOT-a] Irakurri Gozatu eta Oparitu Lizarraldean