Bi aste irakurketa kanpaina amaitzeko

Bi aste falta dira Gareanen irakurketa kanpaina amaitzeko eta jada euskarazko 25 liburu irakurri dituzte gutxienez gure irakurzaleek; gutxienez diogu, inprimakia bete dutenei buruz ari garelako; badira beste gutxi batzuk posta elektronikoa bidaliz jakinarazi dutela. Bestalde, apirileko saritua ere izan genuen, zein izango ote da maiatzekoa?

Gogoratu maiatza amaitu bitarte parte-hartzeko aukera duzue. Etxean ahantzita duzun euskarazko liburu bat hartu, edo ireki berri diren liburu-dendetan erosi, irakurri-gozatu eta gure formularioa bete bertzerik ez da egin behar. Oroitu liburutegia ireki orduko esperoan izanen duzula zure deskontu-txartela. Parte hartzen dutenen artean 30 euroko erosketa txekea zozketatuko dugu. Anima zaitez!

Hogeita bost horien artean, adinaren arabera sailkatuta: 4-13 urte artean hamar liburu,  24-34 artean lau liburu, 39-46 hiru liburu, 56tik aurrera zortzi liburu. Herriaren arabera sailkatuta, aldiz, Lizarran 14 liburu irakurri dira, launa Arbeitzan eta Aiegin, eta bana Iruxon, Lakarren eta Villatuertan.

Eta, orain arteko liburuak:

Kabitu ezina. Aintzane Usandizaga
Bai Mundu Berria. Aldos Huxley
Ibai, zer izan nahi duzu handitan?
Beti iparralderantz. Jon Arretxe
Kale gorrian. Robert swindells
Sorginen belarra. Toti Martinez de Lezearen “Sorginen belarra” liburua
Bat pat, oihaneko kong handia
Eromenaren mendietan. H.P. Lovecraft. Itzultzaile: Ainara Benito
Proba handia. Ana Galan
Jenis Joplin. Uxue Alberdi.
Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu
Onin eta basoko misterioak
Pantaleon badoa
Ekarri Armak. Imanol Murua Uria
Sara. Jabi Elortza
Iritsi gara! (GO!AZEN). Jasone Osoro.
Ixone isilik. Idazlea Maite Franko eta marrazkia Lorena Martínez
Etxeak eta hilobiak. Bernardo Atxaga
Benito Cereno. Herman Melville
Nur eta irlandar gnomoa
Emakumeak. Idazlea: Eduardo Galeano, itzulpena: Mikel Vilches
Ixtebe Pellot azken kortsarioa. Fernando Morillo Grande
Mortina lehengusu biziki esnoba. Idazlea Barbara Cantini. Itzulpena Mari Eli Ituarte
Disoluzio agiriak. Jose Luis Otamendi

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena