Honakoa “Lizarrako Udaleko Berdintasun teknikaria: Igualdad “B”-z ere idazten da” artikuluaren eranskin modukoa da. Deialdian agertzen diren berdintasun teknikariaren lan-eginkizunak:
Eta non ageri dira lanpostuaren eginkizunak? Bada, deialdian berean 1.3 puntuan zerrendatzen dira (Kotarrok-k euskaratuta):
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan jarduteko plana diseinatzea, koordinatzea eta kudeatzea, bai eta horien ondoriozko urteko planak eta jarduera zehatzak ere. Koordinazioak eta kudeaketak, hala nola jarduera zehatzak antolatzea, ezinbestean ekarriko du harremanetan egotea.
- Berdintasun-arloko plangintzak ebaluatzea, hobetzeko arloak identifikatzea eta horiek konpontzeko bideak sortzea. Adibidez, Udalaren hizkera ez sexista zaintzeko ordenantzari jarraipena egitea, aholkularitza eskaintzea, komunikazioak zaintzea… nola egin hau guztia Udalak dena ele bitan argitaratu behar badu eta bi hizkuntzetako bat ez badu ulertzen hain zuzen ere hizkera ez sexista gainbegiratu behar duenak?
- Ekintza positiboak definitzea, eta horiek garatzeko eta ezartzeko aholkularitza eta lankidetza ematea. Era berean, udal-administrazioan genero-zeharkakotasuna aplikatzeko beharrezkoak diren baldintzak bultzatzea eta finkatzea.
- Lizarrako emakumeen aurkako indarkeriaren arreta koordinatzeko II. Protokoloa koordinatzea, bertan onartutako klausulen arabera.
- Genero-indarkeriaren prebentziorako laguntza psikologiko eta juridikoko zerbitzua eta berdintasun-arloaren mendeko ATEMPRO zerbitzua koordinatzea. Besteak beste, Berdintasun teknikariaren lana da lehen arreta eskaintzea, lehen komunikazioa hartzea, gero laguntza psikologikora edo juridikora bideratzeko.
- Bere erantzukizun-eremutik, beste interes-talde batzuei (udal-arloetako teknikariak, politikariak, enpresa-batzordea, mugimendu feminista, beste erakunde batzuk, etab.) aholkularitza eta prestakuntza ematea berdintasunaren arloan eta arlo horretan indarrean dagoen araudia betetzeko. Aholkularitza eta prestakuntza, eta berariaz aipatuz herritarrak, mugimendu feministako kideak.
- Berdintasun Arloak egiten duen lanaz informatzea eta ikusaraztea. Nabarmena da jendarteari lan hori ikusarazteko beharra, besteak beste, Udalaren komunikabideez gain berariazko sare sozialak dituelako. Eta komunikazio guztiak ele biz, eta modu ez sexistan egin behar dira.
- Koordinazio-bideak ezartzea berdintasun-arloak dituzten beste erakunde, instituzio eta toki-erakunde batzuekin.
- Udalaz gaindiko eta Europako berdintasun-programetan Udalak parte har dezan koordinatzea eta erraztea, aurrekontuak eta baliabideak hobetzeko eta optimizatzeko.
- Lanpostuari dagokionez eta bere mailaren barruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
(*) Eginkizun horiek egokitu ahal izango dira emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatuko, foru edo udal mailako araudia eta/edo politikak aldatzen badira.