Datorren asteartean, azaroak 7, Emeen kemen narrazio saio musikatua izanen dugu La Bota Peñan 19:00etan. Gareanen eskutik, eta La Bota Peñaren laguntzarekin, Maider Alcelay ipuin kontalaria eta Igor Sala soinujolea izanen dugu Egaren bazter hauetan.
Maider Alcelay: Azken urteetan nigana nolabait iritsi diren istorio sortak osatzen du saio hau. Batzuk irakurri ditut, beste batzuk bilatu egin ditut, aurkitu ere egin naute, kontatu dizkidate, imajinatu egin ditut…
Istorio hauek konektatu egiten dira, naiz eta oso desberdinak eta munduko leku desberdinetakoak izan. Beraien lotura, protagonista diren emakumeen bizitzeko, sentitzeko eta aurrera egiteko nahian datza, barrutik sortzen zaien indarra, beharra, desioa eta nahiak antzerakoak baitira.
Eta istorio horiek Igor salak jarriko ditu dantzan, bere atzamar arinek ukitzen duten akordeoiaz baliatuz.
Antolatzailea: Garean elkartea. Laguntzaileak: Bota Peña, Lizarrako udala, Nafarroako Gobernua