Begiraleak Eragile ikastaroa, lehen eskola

Atzo, irailak 11 astelehena, Begiraleak Eragile ikastaroaren lehen saioa izan genuen. Azkenean osotara 10 lagunek eman dute izena, Izarbeibarko bat, Irantzu Mankomunitateko lau eta Lizarra zein inguruko beste bost.

Ikasleen profil-profesionala, askotarikoa: aisialdi begirale, gazte teknikari, dantza irakasle, ludotekako eta jantokiko hezitzaile, helduen euskara irakasle, kirol teknikari, soinketa/igeriketa entrenatzaile, mintzakide dinamizatzaile…

Lehen saioan oinarrizko dekalogoa eta ezagutza soziolinguistikoak aztertu dira, hala nola Hau jolasa baino gehiago da eskuliburua banatu, hurrengo bietan gai praktikoagoak landuko dira: norberaren jardunera egokitutako baliabide eta estrategiak.

Aurreko artikuluaTortotxikiren 2017 2018ko eskaintza Lizarran
Hurrengo artikulua“Ikasi zure kasa!” Hizkuntza Eskola Ofiziala BHI Lizarrerrian