Badatorrela, badatorrela, Olentzerok 20 urte beteko dituela Villatuertan, ZORIONAK!

Olentzero

Osasun Etxetik 18:30ean abiatuta Olentzeroren kalejira izanen dugu asteartean, 24an, Villatuertan. Ondotik jaki goxoak eta edari pizgarriak hartuz haurrek aukera izanen dute Olentzerok ekarritako opariak zabaltzeko. Helduak haurrei begira, haurrak Olentzero eta opariei begira, urduri, herri osoa elkar harturik izateko egun ederra.

Baina, zerk egiten du berezi Villatuertako kalejira? Ez al dira gure herri eta auzo gehienetan Olentzeroren kalejirak izanen astearte arratsaldean? Villatuertaren berezitasuna aurten 20. urteurrena dutela dugu. Herrian sortu zen lehen AEK taldearen ekimenez antolatu zen lehen kalejira orain bi hamarkada eta ordutik hona gure ikazkin bihurria ez da bere zitara faltatu. Erraten den moduan, urte askotarako Olentzero! eta ZORIONAK Villatuerta!


Maridomingi eta OlentzeroKalejira

KalejiraOlentzero

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena