Jada ohiko bilakatu den hitzordua iragartzera dator Kotarro: Ferien bezperako bertso afaria. Oraingo honetan, azken urteetan bezala, Bota Peñan izanen da, 21:30ean hasita..
Agin Laburu eta Eñaut Martikorena arituko dira bertsotan eta txartelak 20 euroan eskuragarri daude Katxetas, Ino, Ikastola eta euskaltegian. Menu barazkijalea ere aukeran, baina aldez aurretik eskatu behar (deitu karteleko telefonora). Txartelak hartzeko azken eguna azaroaren 30a, osteguna.
Antolatzailea: Lizarrako bertso eskola. Laguntzaileak: Lizarrako Udala, Garean eta La Bota Peña.