Asteburuko Korrika Jaiak: Ameskoa, Lokitzaldea eta Adioz-Muruzabal-Obanos

Asteburuko kartelak

Asteburu honetan hiru Korrika Jai ditugu eskualdean, larunbatean Ameskoan (Zudairen batez ere) eta Lokitzaldean (Antzinen batez ere) eta igandean Adioz-Muruzabal-Obanosen. Egitarauak testu honetan dauden esteketan/loturetan ikusi ahal dituzue.

Horretaz gain, aipatu Lizarrako 4 Mintzakidek eta Garesko 7 lagun inguruk ere (bi taldetakoak) igandeko Korrika Martxan, Muruarten, elkar ikusteko asmoa dutela. Mañeru eta Utergako taldeko jendea baieztatzeke dago. Horretarako, eta 15 bat minutuz, jolasen bat eginez elkar ezagutzeko aukera izanen dugu. Amaitzeko, larunbata honetan ere Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartearen Batzorde Orokorra ospatuko da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena