Artazako ostiraleko Mintza-taldea

Artazako ostiraleko mintza-taldea

Argazki honetan ditugu Artazako kanpinean ostiraletan biltzen diren hainbat lagun. Tartean dugu Txeli ere (ezkerrekoa), berak antolatzen ditu kantu-afariak hileko lehen larunbatean.

Ruben, haurra altzoan duen gizona, energia alternatiboetan aditua dugu eta, hain zuzen ere, energia mota horretan eta bizitza era jasangarrian eramaten saiatzeagatik dugu ezaguna Artazako Kanpina: haize errotak, ura eguzkiaren berotu, energia kontsumoa gutxitze alderako teknikak, materialen birziklatzea … Egiteko geratu zaigun bisita dugu hau. Udaberria iritsita eta Korrika pasata animatuko al gara airean geratu zen plan hura egitera?

Aurreko artikuluaBai Euskarari Ziurtagiria bilera Lizarran.
Hurrengo artikuluaAsteburuko Korrika Jaiak: Ameskoa, Lokitzaldea eta Adioz-Muruzabal-Obanos