“IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU” IGBO programa

Hemen da urteroko IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU (IGBO) irakurketa kanpaina. GAREANek antolatzen du Lizarrako Liburutegiaren, liburu-denden eta Udalaren babesarekin. Kanpainaren helburua euskarazko irakurketa bultzatu eta herriko merkataritza sustatzea da. Ekimena martxoaren 15ean hasiko da eta maiatzaren 31ra arte irauten du.

Nola funtzionatzen du IGBO kanpainak? Jarrai itzazu hurrengo pausoak: Lehendabizi, hartu gustoko duun euskarazko liburu bat Lizarrako liburutegian. Liburua itzultzean irakurle fitxa bete beharko duzu eta hori eginez erosketa-txartel bat jasoko duzu. Erosketa-txartel horiekin, herriko CLARIN, DRAGON COMICS, EKOLORE edo INO liburu-dendetan %25eko deskontua lortuko duzu euskarazko liburuak erostean. Badira sorpresa gehiago: apirila eta maiatzaren bukaeran, 30€ko erosketa-txekea zozketatuko dugu hilabete horretan irakurle-fitxa bete dutenen artean, denda horietan liburuak erosteko.

Oroitarazi nahi dugu erosketa-txartelak eta erosketa-txekeak ekainaren 30a arte erabili ahal izango direla liburu-dendetan.

Animatu parte hartzera, irakurleontzako aukera ezin hobea da eta!

Aurreko artikuluaAsteburuan familiek Los Llanos bete euskera!
Hurrengo artikuluaHitzaldia: Euskara Estellerrian