Asteburu honetan: Hezkidetza jolasak eta Abentura Historiaurrean filma

Datorren asteburu honetan euskarazko bi familia plan izanen ditugu. Batetik, larunbatean Lakarren Hezkidetza Jolasak izanen ditugu eguerdiko 12:00etan. Baina adi! Izen ematea doan izanen da, baina asteartea baino lehen egin behar Montalban Gizarte Etxean.

Bestalde, igandean zinema izanen dugu Los Llanos Kulturagunean 17:30ean: Abentura Historiaurrean. Sinopsia: Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria. Gure heroiak banatu egiten dira, eta Briar-ek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egiten du topo. Bitartean, Bramble eta Vickek ere euren arazoak dituzte, esaterako… inoizko abenturarik zirraragarriena!

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena