2019 urtea Los Llanos Kulturagunean: Euskara ikusgarri

Aurreko legegintzaldian Los Llanos Kulturagunea biziberritu zenetik urterik urte emaitzak hobetu ditu Lizarraldeko kulturaren leku erreferentzial honek. Iazko aldian, 2019 urtean, publikoa %12 hazi egin zen, osotara 35.000 ikusle pasa. Hauetatik ia 21.000 Areto enpresak ekarritako emanaldiei dagozkio (gehienbat ostiraletik astelehenera egiten den zinema programazioa) eta beste 14.320 ikusleak antolatu diren berrogeita hamar kultur ekitaldiei. Kultur ekitaldi hauen artean ditugu euskarazko hainbat:

  • Itsasontziak erreskatean gabonetako zinema. Urtarrilak 4 (Udala, 100 bat)
  • Aralar: Mundua leku den lurra dokumentala. Martxoak 13 (Mendizale taldea, 100 bat)
  • Go!azen 5.0 emanaldi bikoitza. Martxoak 24 (Garean, 1.100 ikusle)
  • Ene Kantak musikala. Apirilak 28 (Udala, 538 ikusle)
  • Lunatikus Cirkus antzezlana, Antzerkia Eskolan programa. Maiatzak 7 (Udala, 500 bat)
  • Grufaloa filma, Zinema Eskolan programa. Maiatzak 9 (Udala eta Tinko elkartea, 500 bat)
  • Nafarroan Gaindi musika ikuskizuna. Maiatzak 24 (Udala, 200 bat)
  • Nafarroa Oinez 2020 aurkezpena. Azaroak 23 (Ikastola, 500 bat)
  • Go!azen emanaldi bikoitza. Abenduak 12 (Garean, 550 ikusle)
  • Mielotxin taldearen Gabonetako kontzertua. Abenduak 22 (Donejakue Bideko lagunak, 100 bat)
  • Peter Punk antzezlana. Abenduak 26 (Udala, 230 ikusle)

Euskarazko emanaldiak, beraz, gutxienez 13 izan ziren (Go!azenekin lau emanaldi izan ziren bi data ezberdinetan), hau da, %26 inguru. Ikusleen aldetik, gutxienez 4.400 inguru, hau da, ekitaldietako ikusle guztien %31. Kontuan izan datu hauetan ez dagoela Larraiza Dantzari Taldearen San Andreseko ikuskizuna, azaroaren 30ekoa (300 bat ikusle), elebikoa, eta baliteke euskara nagusitu izana…

Bestalde, zinemaren kudeatzaile den Areto enpresak Lizarrako karteldegira ekarri ditu euskarazko estreinaldi gehienak. Helduen bi filmak (Soinujolearen semea eta Agur, Etxebeste!) eta familia zinema gehiena:

    • “Ploey. Bakarrik hegan inoiz ez”. Urtarrilak 5-7
    • “Asterix. Edabe magikoaren sekretua”. Urtarrilak 12-13
    • “Dragoi Bola”. Otsailak 16-17
    • “Lego 2 filma”. Martxoak 2-3
    • “Alfonbra magikoa”. Apirilak 6-7
    • “Soinujolearen semea”. Apirilak 12
    • “Pirata arratoia”. Apirilak 13-14
    • “Terra Willy: Planeta ezezaguna”. Maiatzak 4-5
    • “Pokemon, Pikachu detektibea”. Maiatzak 25-26
    • Iraila erdialdean beste familia-film bat
    • “Agur, Etxebeste!”. Irailak 27-30

Zinema euskaraz, ostiral honetan Abentura Historiaurrean

Kasu honetan, haurrei begirako film bakoitzak bi emanaldi izan ditu (larunbat eta igande), helduei begirakoek aldiz, gehiago. Estimatuko bagenu bataz beste 100 ikusle izan dituela pelikula bakoitzak, 1.100 ikusle izanen genituzke euskarazko zineman. Hau da, zinema ikusleen %5 inguru.

Beraz, Los Llanos Kulturagunean 2019an izan diren 35.000 ikusle ingururen artean 5.500 euskarazko ekitaldietara joan zela estimatu daiteke; eta baliteke jardueraren bat oharkabean pasa izana. Hurbilpen honek ematen digu ikusleen %16 inguru euskarazko film, antzerki eta ekitaldietara joan dela. Datu aparta benetan!

Bestalde, beste datu esanguratsu bat. Euskarazko produkzioengatik 28.000 euro inguru ordaindu du publikoak.

Oharra: datuok ahalik eta zehatzen bildu dira, eta 2019ko emaitzetatik oso hurbil izanen direla pentsatzekoa da. Baina ezin zehatzak izan, jatorrizko datuetara ez baitugu sarbiderik izan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena