Larunbat goizean ihes gela Villatuertan: “Piraten gordelekua”

Datorren larunbatean, uztailak 31, 10:00etatik aurrera ihes gela antolatu du Udalak, kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan. Gutxieneko adina 8 urte dira eta erreserba egiterakoan taldeka egin behar da (familia, kuadrilla…). Talde bakoitzak 20 minuto izanen ditu piraten gordelekutik altxorrarekin ihes egin ahal izateko.

Ihes gela Udalak antolatzen du, Dindaiak eskaini eta euskara zerbitzuak laguntzen du. Izen ematea azken honen bitartez izanen da, whatsappez edo epostaz. Adi! ze soilik bi txanda geratzen dira libre!

Aurreko artikuluaAsteazkenean Tor Magoa Lizarran: “Amarru”
Hurrengo artikuluaLarunbatean Sara Zozaya kontzertuan: soinu moderno & tokiko soinuen nahaketa aparta