Pello Etxaniz, Lizarra ikastolako irakaslea, “Euskañola: Tarteko Hizkuntza” ikerketa liburuaren egilea da.
“Hori ez da euskara, hori euskañola da. Erdarakadak barra-barra. Min ematen dit belarrian. Zer euskara klase da hori? Esaldiak euskaraz hasi eta gazteleraz bukatzen dituzte. Zer gertatzen zaie? Zergatik hitz egiten dute horrela? Ikasle ganoragabeak dira eta gaizki ikasi dute? Edo irakasle inkonpetenteak ditugu? Zertan huts egiten dute? Zeri deitzen diogu euskañola? Nolako euskara da? Zer ezaugarri ditu? Zergatik batzuek bai eta beste batzuek ez?”. Gertatzen diren fenomenoen ezaugarriak deskribatu, kausak argitu eta ondorioak ateratzen dituen aurkezpena izango da.
Hitzaldi interesgarri honetara entzulego zabala dago gonbidatuta: euskara ikasten ibili direnak, orain euskara ikasle eta irakasle direnak, euskararen ezagutza eta erabilpen kezka dutenak, gazteak, ez hain gazteak, euskaldun guztiak oro har.
Hitzordua: Urriak 16, asteazkena, 20:00etan Gazteriaren Etxean (Lizarra)
Antolatzaile: Garean. Diruz lagundu: Lizarrako Udala eta Nafarroako Gobernua.