Oskarbi folk taldearen kontzertua

Gustavo de Maeztu museoak folk musika kontzertua eskainiko du Oskarbi taldearen eskutik. Hitzordua: urriak 19, larunbata, 12:00etan. Sarrera doan. Oskarbi taldeak 53 urteko ibilbidea dauka, 1966tik hona 700 emanaldi eta euskarazko 13 disko argitaratuak. Hamar musikarik osatzen dute taldea. Ez da lehen aldia Lizarrara etortzen direla, 1978ko apirilaren 30ean ere jo baitzuten. Kasu hartan Foruen plazan.

 

Oskarbi taldea sei gaztek sortu zuten Pasaian, eskualdeko kultur hutsunea bete asmoz eta euskara abestigintzaren bidez sustatzeko helburuarekin. 60 eta 70 hamarraldietan lehen diskoa sortu eta Ez Dok Amairun sartu ziren,euskal kulturaren berreskuratze eta berritzerako garai hartako mugimendu aitzindarian. Jorge Oteiza eskultorearen estetikak eta artea ulertzeko moduak talde honen lana blaituko zuen, 1969 urtean ezagutu zuten.

Taldearen musika ibilbidean bi sormen mota ezberdindu ditzakegu: alde batetik, euskal abesti herrikoiak bildu eta bersortu; eta, bestetik, abesti berrien sorkuntza. Polifoniak eta ahotsak haien lanetan nabarmendu dira, eta, horretaz gain, apurka-apurka instrumentu berriak batu dituzten taldera. Azpimarratzekoak dira hainbat abesbatzarekin egindako elkarlanak. Egun hamar musikarik osatzen dute Oskarbi.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena