‘Go!azen’ antzezlana abenduaren 14an Lizarrara

Go!azen telesailaren antzelanaren azken bi birek Lizarra bisitatu dute eta aurten ere ez da salbuespena izanen. Are gehiago, antzezlanaren bira nabarmen laburtu da, bai denboran eta baita bisitatuko dituen lekuetan ere. Horren lekuko Nafarroan soilik hiru herri bisitatuko dituela: Lizarrarekin batera, Altsasu eta Iruñea (Baluarte), beraz zortea izan dugu Ega ondoko hirian.

Azken bi urteotan Los Llanos Kulturaguneko antzokiko areto nagusia bete egin da (bi emanaldi egin ohi dira, jarraian, eta hortaz 1.100 lagun inguru urte bakoitzean, hemen 2018ko emanaldien argazki batzuk) eta aurten ere hala izanen dela ematen du.

Sarrerak eskuratzeko modua, noiz jarriko diren salgai eta hauen prezioa aurrerago jakinaraziko da, azken xehetasunak lotzeko baitaude.

Hemen 2018ko emanaldian Los Llanos areto nagusia lepo

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena