Igandea, urtarrilak 30: «Aioko» itzal eta txotxongiloen antzezlana

Joan den abenduaren amaieran Aioko ikuskizunaren emanaldia atzeratu egin behar izan zen eta data berria ezarria da jada: urtarrilaren 30ean, igandea.

Aioko garai batean irla alai bat izan bazen ere, aspaldian iluntasunak bertako biztanleen bihotzak hartuak zituen. Biztanleek, ez dute gogoratzen haien herria oparoa izateko aniztasunak duen balioa. Naturarekiko errespetua ahaztu dute eta baita bizitzaz gozatzeko denbora izatearen garrantzia ere. Dohain oso bereziak dituzten Azkartxin eta Moteltxin izango dira istorio honetako protagonistak. Abentura, sorpresa, jeinuak eta itzalak, argiz eta emozioz beteriko itzal ugari, aurkituko ditugun bidaia fantastikoa izango da.

Urtarrilak 30, igandea, 17:00etan Oteitzako kultur etxean. Iraupen estimatua 55 minutu dira eta adin gomendatua 4 urtetik aurreragokoa da. Edukiera mugatua, osasun neurriak errespetatuko dira, besteak beste  eta lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke Irantzu euskara zerbitzuan (euskara puntu irantzu a bildua gmaik).

Eñaut Gorbeari elkarrizketa, antzezlanean aktore eta honen idazle:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena