Datorren asteartean, urtarrilak 3, bakarrizketa festa izanen da Sugarra gaztetxean. Saioa 19:00etan hasiko da eta pintxopotea ere izanen da bertan. Osotara hiru bakarlari izanen dira, Julen Portillo, Maria Blanco eta Antton Telleria, ezagutu nahi al dituzu? jarrian haien bideo bana.
Julen Portillo, Radio Euskadiko 2021eko Umorezko Bakarrizketen finaleko publikoaren sariduna eta Barrea Libreko partaidea
Maria Blanco, bakarlaria eta Zestoako Arte Eszenikoen eskolan ere badabil hasiera hasieratik, eta hainbat dantza diziplina jorratzen ditu.
Antton Telleria, EITBko hainbat saiotan partaidea eta Nekatutak emanaldiaren sortzailea