Urtarrilaren 19an eta 26an, ostegunak biak, Bota Peñan bi hitzaldi antolatu dituzte Askapenarekin batera. Aurrena, 19an, Europan faxismoaren gorakada aztertuko dute eta bigarrenean, 26an, Latinoamerikako egungo egoera politikoa (Brasil, Peru, Kolonbia, Venezuela…) ezagutuko dugu.
Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista da eta bi hitzaldiak 19:00etan eginen dira.