Asteartean zinema: «Rabbit Academy. Pazko arrautzen lapurreta handia»

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 3an, 17:00etan euskarazko familia zinema Los Llanos Kulturagunean.
Sarrerak bi euroan eskuratu daitezke, aretoan bertan edo online.

Sinopsia: Max-ek bere helburua lortu du: lehen untxi kaletarra izango da Pazko untxiek beren maisu eskolan onartuko dutena. Berak eta lagunek nork bere super boterea aurkitu beharko dute, Pazkoa babesteko. Baina orduan inork espero ez zuena gertatu da: Pazko untxien ondasunik preziatuena. Urrezko arrautza, belztu egin da… eta horrek esan nahi du Pazkoa arrisku larrian dagoela! Izan ere, Leok, hiriko untxi-talde bateko buruak, Pazkoa hondatu nahi baitu, eta azeri familia bat engainatu du arrautza guztiak lapurtzeko. Max-ek aukera bakarra du Pazkoa salbatzeko: laguntza eskaini dion Ferdinand azeri txikiarekin indarrak batzea. Baina benetan fidatu ote daiteke untxi txiki bat azeri batekin? Agian etsaia besarkatzea da lagun bat egiteko modurik onena.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena