Ekaina iritsi da, uda giroa dugu, eta euskarazko ekitaldiak loratzen ari dira gure inguruan. Ostegunean bertan bi ekitaldi izanen ditugu: batetik 19:30ean “Klika agerraldia” Lizarrako Koroatzen plazan eta, bestetik, 19:30ean hasita ere Literatura Solasaldia Iban Zalduarekin liburutegian, “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak”.
Ostiralean, aldiz, Euskaraldiaren bi batzar ireki izanen ditugu: 18:00etan Lizarrako Bota Peñan eta 20:00etan Vianako Navarro Villoslada aretoan. Hauetan aurreko eta etorriko diren Euskaraldien gainean arituko gara. Egunari akabera ona emateko Villatuertan 21:00etan, Erreboten, Neu’e Buruben taldearen kontzertua izanen dugu.
Azkenik, larunbatean 17:30ean Sormen tailerra izanen dugu Abartzuzan eta gauean, 22:00etan, kontzertua Bota Peñan: Ezpalak eta Polybius.
Osteguna. 19:30. Klika agerraldia Koroatze plazan.
Osteguna. 19:30. Literatura Solasalida liburutegian.Ostirala. 18:00. Euskaraldia batzarra Bota Peñan.
Ostirala. 20:00. Euskaraldia batzarra Vianan.
Ostirala. 21:00. Neu’e Buruben kontzertua Villatuertan. Larunbata. 17:30. Sormen tailerra Abartzuzan (6-12 urte).
Larunbata. 22:00. Ezpalak eta Polybius kontzertua Bota Peñan.