Aste handia iritsi da Lizarrara! Literatura, zinema, jaialdia, antzerkia…

Datorren aste hau handia izanen da Lizarran euskararen aldetik. Aurrena, asteazkenean 18:30ean Liburu sendalaria haurrendako tailerra eta ipuin kontaketa Lizarrako liburutegian eta, jarraian, 20:00etan, helduendako literatur solasaldia Castillo Suarezekin Frai Diego kultur etxean: Iparraldeko neska.

Asteburuarekin batera ekitaldi handiak iritsiko dira Ega ondoko hirira: Larunbatean Nosaltres Prest jaialdia, kontzertuak, bazkaria, Glaukoma… eta igandean Go!azen antzerki musikalaren bi saioa Los Llanos Aretoan. Ez ahaztu, halaber, larunbatean zinema izanen dugula: Leo da Vinci: Mona Lisa misioa.

Asteazkenean 18:30ean haurrentzako Liburu sendalaria

Asteazkenean ere 20:00etan helduendako Iparraldeko neska

Larunbatean 16:45ean euskarazko zinema: Leo da Vinci Mona Lisa misioa

Larunbatean Nosaltres Prest jaialdia

Igandean Go!azen-en bi saioak: 16:00etan eta 18:00etan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena