Argazkiak: Beldurrezko ipuinek arrakasta berriz ere

Aurreko ikasturtean gaztetxoendako Beldurrezko Ipuinak eskaintzen hasi ziren Gareanek eta Bota Peñak. Adinean gora doazen haurrei Txokolipuinen (5-7 urte inguru) ondoko eskaintza emateko asmoz Beldurrezko Ipuinak eskaintzen hasi ziren (8-9 urtetik aurrera).

Txokolipuinak ikasturtean zehar hilero azken asteazkenean eskaini ohi dira, Beldurrezko ipuinak, aldiz, maiztasun txikiagoarekin eta asteburuetan antolatzeko asmoa dago. Lehendabizikoan 27 gaztetxo hurbildu baziren oraingoan 36 izan dira Apaxirekin gozatua hartu dutenak. Badirudi geratzeko etorri dela ipuinen egitasmo hau!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena