Estellerriko Irakurle Kluba: 2019-2020rako proposamena

Ohikoa den bezala, Estellerriko irakurle klubak seihileko honetan iraikurriko dituzten liburuen berri eman digu. Aurten, liburutegiaren ordu aldaketa dela medio, ohiko hitzordua zena ordu erdi aurreratu dute eta, hortaz, hitzorduak izanen dira hilabete bakoitzaren azken osteguna, Lizarrako liburutegian (saio arruntak goiko gelan) 19:00etan.

Urriak 30, ortzeguna, 19:00
Julien Vinsonen hegaldia, Patxi Zubizarreta

Azaroak 28, ortzeguna, 19:00
Amek ez dute, Katixa Agirre

Urtarrilak 30, ortzeguna, 19:00
Han ez banengo bezala, Slavenka Drakulic

Otsailak 27, ortzeguna, 19:00
Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano

Martxoak 26, ortzeguna, 19:00
Ene herri txikia, Gaël Faye

Apirilak 30, ortzeguna, 19:00
Deklaratzekorik ez, Beñat Sarasola

Maiatzak 28, ortzeguna, 19:00
Irautera, Castillo Suarez

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena