UNTXITXO TXURIA, Xosé Ballesteros – Óscar Villán (ilustrazailea)
PAMIELA-KALANDRAKA, 2014
Ipuin atsegin eta sinple hau irakurtzen ez dakiten haurrei kontatzeko eta irakurtzen ikasi duten haurrentzat oso proposamen ona da. Oso erraza da jarraitzea, laburra eta errepikakorra delako. Animalia nagusiak modu ez-estereotipikoan ilustratzen dira eta hau benetan interesgarria da. Istorio hau hitz-jokoekin kontatzen da, eta haurraren arreta mantentzeko atsegina izanik, esaldiak bukatzen ikasten dute oso modu errazean. Adin honetan ohikoa den bezala, istorio bat behin eta berriz kontatu eta haurrak ezagutzeak erraztu egiten du arreta eta parte-hartzea: jarraitzea eta mantentzea. Istorio ederra da eta oso gomendagarria. Liburuk Ilustrazio sari nazionala lortu zuen 1999 urtean.
(Txusma Azkona)