Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan… Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.
Urriak 31 (11:00 – 13:00). LIZARRA, Maria Vicuña Gazteriaren Etxea. Doako ikastaroa, 2 orduko saio bakarra
Zuzendaria: Maider Likona (GISA Elkartea)
Izena emateko: www.sareaneuskaraz.eus