Amaitu da 10 gutxitan plazan jolasen lehen denboraldia!

Santiago plazan zerbait gertatu da ostiralero, 18:00ak aldera kalejira alai batek bete ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Guzti hori sozializazio ekimen indartsu bat izan da, naturala, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratze herritar gordina.

Haur horien gehienak D eredutik etorri, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla; baita zenbait etxe ere, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten euskara. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Hori dela eta, Garean elkarteak, Remontival eta Ikastola lagun, 10 gutxitan plazan! jolasak eskaini ditu. Martxoaren 28an ekin genion eta ekinaren 7ra bitarte bederatzi saio eskaini dira. Dindaiako begiraleek gidatuta, egun batzuetan 50 haur baino gehiago, beste batzuetan 25-30 haur. Beraz, 270 eta 450 haur bitarte egon dira bederatzi saioetan, ziurrenik 300 eta 350 artean.

Eguraldiak, urtebetetzeek eta hasierako indarra apalduta, edozein modutan, sendo iritsi da azken egunera jolasaldia. Zorionak!

Datorren ikasturtean berriro ere ekitea da proposamena, eta Dindaiako lagunekin antolatzen saiatuko gara, ziurrenik bi zatitan: irailean hasi urrian amaitzeko eta martxoan berrekin ekainera arte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena